Era zaharreko erranberri batzuk

Argi dago zertarik datorren euskaldunetan hain ugaria den lurperatzaile bokazioa: noizbat euskaldunon altxorra euskara dela esan zigun abertzaleren batek… erdaraz. Atzo, kultura apur bat izan banu, ez nintzen, seguruenik, euskalduna izanen; egun, berriz, arlotea ez izateko naiz euskalduna. Euskarari zor diogun legea ez bada, zer afari-lege mota ote da aberria? Euskalduna isilik dagoen erdalduna da. […]

Biluzteko gaitasuna

Jakarekin batera, erabaki irmoa jantzi nuen kalera atera aurretik: ez nion inori erdararik egingo hala eskatu ezean. Errealitatea egoskor oilartzen bazitzaidan ere, egia nuen alde; edo hobe esanda, Egia (Lutxo) eta Egia (auzoa). Txikikeria eman dezakeen arren, ez da erraza izaten luzaroan jasotako heziketa onaren lorratzetatik kanpo egitea bide. Eta hain zuzen ere, kale egina […]

Bizikidetzaren bizio eta kidetzak

Garai berriek erronka berriak ekarri dizkigute, eta ez dira gutxi gainditu beharreko diskriminazio, gutxieste eta zapalkuntza egoerak. Horiei aurre egiteko nahiarekin, eskoletan barra-barra ari dira sortzen elkarbizitza-behatokiak, bizikidetza-foroak, bizikidetza-planak… Eta bizikidetza erdiesteko sortu diren haize berri horiek aipu bat egin digute ezagun, ume batek paperezko hegazkintxoan idatzi eta gugana behin eta berriro jaurtiko balu bezala: […]

Txipiok zertarako gauden

Tabakalera eraikinaren agoteon atetik hur. Donostia, 2016ko udaberria. Txipiek handitu egiten, omen. Eta handiek, zer egiten ote dute handiek? 1 Handiek txipitu egiten dute mundua: zenbat hizkuntza (txipi, ertain eta handi) ez ote dute isildu hizkuntza handiek? Ez liteke onartu, ez liteke idatzi, ez liteke pareta batean ipini hizkuntza handiek mundua txipitzen dutela, gezurra litzateke, […]