Jaurlaritzaren hizkuntz politiken (d)efizientzia

Sarri askotan, iruditzen zait gure agintari txit egurgarriei berdin zaiela errealitateak zer jartzen dien begien aurrean. Izan ere, errealitatea ez du inork aukeratu hauteskundeetan, eta ondorioz, ez dauka erabakitzeko ahalmenik, ezta botere legegilerik ere. Ezagutza ebaluatzeko, azterketa beste biderik erabiltzen ez zen garaikoa naiz ni; ebaluazio jarraitua etengabeko azterketa-jarioarekin nahasten zen garai hartakoa (pentsatu nahi […]

Gure erreferentzia sistema

Komunikazioa hizkuntzaren bitartez gauzatzen da. Hala ere, ez da pentsatu behar alde batetik errealitatea dagoela eta bestetik errealitate horren berri ematen dela, hau da, hemen dagoela errealitatea eta ondoren datorrela horri buruzko komunikazioa (komunikazio hori bigarren mailako zerbait balitz bezala (Williams, 1971). Autore horren aburuz, gizartea bera komunikazio modu bat da, eta komunikazio horretan deskribatzen, […]

Gozo-eltzeen mikaztasuna

Ez dakit inoiz tokatu zaizuen umeen ospakizunen batean gozo-eltzeren baten lekuko izatea. Gozo-eltzea da buztinezko edo kartoizko eltzea edo alanbrezko egitura bat paperez estalia; barruan, frutak, gozoak edo bestelakoak izaten ditu, eta soka batetik eskegita egoten da pertsona batek makila batekin apurtu eta  apurtzean barrukoa jolaskideen artera erortzeko. Horixe dugu moda, orain, umeen ospakizunetan. Halakoren […]

Merkealdia euskalgintzan?

“Jada ez naute harritzen Eusko Jaurlaritzatik datozen proposamenek, azken urteotan idatzi bakoitzak aurrekoa gainditzen badu ere, fikzioaren eta baikortasun muturrekoaren lanketari dagokionez”, adierazi du JJ Agirre euskara-teknikariak. Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta Zer egin dezaket nik euskararen alde? izenburu pean Hakobak prestatu, eta Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten indar politiko guziek sinaturiko agiriari herri-mugimendu euskaltzalearen erakunde nagusiek […]

HizkuntzAma

Ama euskalduna nuen eta euskaraz egin zidan beti, aitak baino areago. Baina jadanik ez daukat amahizkuntzarik. Hizkuntzama bat daukat orain. Zama ez, Ama baizik, amak eman zidan hartarik deus guti daukana eta ene garunean ostatuz hartuak dauzkadan beste hizkuntzek inoiz emanen ez didaten lana, amorrua eta gozamena ematen didana. Amaren zilbor-hestea eten ez baina luzatu […]

Ez naiz nekatuko esaten

Demagun matematikako irakaslearekin batera grabatzen dudala bideo bat. Nik euskarako irakasle honek. Sexu langile batek zakila nola jaten didan erakutsiz. Matematikakoak atzetik ematen dion bitartean. Eta nahi gabe edo nahita zabaltzen dela bideoa herrian. Jakinda eta entzunda, sexu langileak irudirik ez hartzeko eskatzen digula. Didala.   Demagun hori gertatzen dela. Esaidazue zenbat klase ordu geratuko […]

Gizon jakintsuak dio

Associar X amb un ‘retorn a la Natura’ és en tot cas girar-se d’esquena a la Història —i inhibir-se, irresponsablement, de les relacions entre la comunitat lingüística pròpia i la resta és resignar-se dòcilment a una posició marginal i subalterna. Lluís V. Aracil, Dir la realitat (1983) Aitzin-solasa Ganbera hau sortzearen oinarrian kezka bat dago: […]

Hezur-mamizkoa haiz hi

1) Nora ote daramatzan oinak lurrarekin dantzan? Nola haurrek putzuetan, hik sartu ditun basatzan. Hik sartu ditun basatzan, oinak lurrarekin dantzan. 2) Belaunetan hots luzedun dardara egunez egun, bihotz taupadak bailiran bizi haizen seinale dun. Bizi haizen seinale dun, dardara egunez egun. 3) Sexuaren azalera ere plazara atera, hor dun hartu-emanetan trukatzen dunan plazera. Trukatzen […]

Bezeroak desahalduntzeko manerak

Negozioaren itzal luzeak hartu du hezkuntza-sistema, behinik behin unibertsitate-esparruan. Merkatuaren lege horrek unibertsitate-eskaintza baldintzatu du, hala Graduen hautuan, nola ikasgaien diseinuan. Jakina da unibertsitate-eskaintza noren eskumena den; baina, nork ote eskaria irudikatzeko gaitasuna? hezkuntza-komunitateak? ikasleek? herritarrek?…  Eskariaren jatorria lausoa da gehienetan, ziur asko eskaintza nahierara egokitzeko. Antza denez, Graduen diseinuan enpresa-eskariei egin zaie kasu, eta […]