Gure oporrak

Saldu ditzagun Castron erositako bigarren etxebizitza guztiak. Saldu Logroñoko apartamentuak. Utzi diezaiogun hainbeste aldiz Benidorrera joateari koño kaleak elikatzera. Saldu ditzagun ondasun horiek denak Euskal Herria irabazteko. Atharratzeko plazara atera eta euskara entzun dezagun. Gaur egun Jakan entzuten den bezala. Edo gure seme-alabek Bastidako umeekin jolastu dezaten frontoian. Euskara han ez dadin izan urte osoan salbuespen. […]

Euskaraz, euskararen kontra?

Euskal Herriko 20.000 gaztetik gora lubakietan zegoen duela ehun urte. Lehen Mundu Gerra zen, eta Ipar Euskal Herriko 50 urte arteko gizonezko guztiek gerra egin behar izan zuten Frantziako armadan. Garai hartan Lapurdiko, Zuberoko eta, bereziki, Nafarroa Behereko 7.000 etxetara heltzen zen euskarazko astekari bat, Eskualduna. Euskaltzaleak ziren aldizkari hura egiten zutenak, euskara maite zuten. […]