Ikastetxeetako Hizkuntza Proiektuen ajeak eta Hezkuntza Sailaren maiteminak

Badira urte batzuk hizkuntzaren didaktikako adituek proposatu zutela hizkuntzak uztartuta irakatsi behar direla. Alegia, ikasleak hizkuntza batean ikasten dituen hainbat elementu beste hizkuntzak ikasteko ere baliatzea da helburua (transferigarriak direlako hizkuntza batetik bestera); testu generoen egiturak, testu molde bakoitzaren helburuak, eta abar. Beraz, ez dauka zentzurik hizkuntza bakoitzean zerotik hastea beti, gainontzekoetan ikasitakoa aintzat hartu […]