Hau dena aldatu nahi nuke?

I Irailaren 20an Euskaraldiaren bigarren edizioa aurkeztuko dute Iruñean, engaiatu-ospe duen liburu-denda eta kulturgune batean. Haren bultzatzaile ezagunenetako baten esanetan, “kultura kritikoa sustatzea” du helburu guneak, eta liburu-dendaz, tabernaz etajatetxeaz gain, argitaletxea ere badauka kultur proiektuak. Nazioartean puri-purian dauden pentsalarien eta ekintzaileen obrak ekarri ditu plazara, euskaraz, argitaletxe horrek (itzultzaileei ordainsari duina emanik, pentsatu nahi […]