Nire herriko euskara taldea

Taldea da helburu bat izatea elkarrekin. Elkarrengana. Elkarrentzat. Taldea egitea da bileretarako puntuala izatea, hizketan goxo jakitea, entzutea eta isiltzea. Zailena igual hori: behar denean isiltzen jakitea. Taldean lan batzuk etxera eraman behar dira: kezka batzuk, testu batzuk, dei batzuk. Taldean jakin behar da helburuekin bat egiten: enpresaria bahituta egon eta lazo urdina edo berdea eramaten zuen […]

Ez naiz nekatuko esaten

Demagun matematikako irakaslearekin batera grabatzen dudala bideo bat. Nik euskarako irakasle honek. Sexu langile batek zakila nola jaten didan erakutsiz. Matematikakoak atzetik ematen dion bitartean. Eta nahi gabe edo nahita zabaltzen dela bideoa herrian. Jakinda eta entzunda, sexu langileak irudirik ez hartzeko eskatzen digula. Didala.   Demagun hori gertatzen dela. Esaidazue zenbat klase ordu geratuko […]