Gertatzen ari da, bai

Aurrenekoz ikusi nuenean ez nion bestelako garrantzirik eman: zurekin gehiago gara. Txatxugarreneko publizitate kanpaina bat. Egia zen gainera, tarteka Euskadi Irratia eta EITB Irratia (“La RRRadiooo”) entzuten ditut errepidean kamioi artean noala, eta ni ere zenbatzen banaute une horietan, ez da dudarik bat gehiago daukatela “entzuleen komunitatean” U Muvriniren Curagiu entzuten noanean baino. Hurrena, espaloi […]

Pertsona helburu

“Ama, zergatik dago beti Doraemon Etb3n? Clan eta “Disney Aintzane” ez ditut ulertzen, eta Doraemonekin aspertu egiten naiz. Denak ditut ikusita dagoeneko!” Amak ez daki zer erantzun. Herri honetako agintariek bultzatzen dute gure umeek telebista gaztelaniaz ikustea, etengabe euskarazko marrazki bizidunak errepikatuz eta inoiz baino eskaintza urriagoa eginez. “Lasai, pitxin, laster ulertuko dituzu gaztelaniazko beste […]

Ez gaituzte ezagutzen

erdaldunek ez gaituzte ezagutzen gure hizkuntzan, eta hizkuntza arrotzean haiek ezin gu egiaz ezagutu, eta ezagutzen ez dena, nola maite? guk ezagutzen ditugu heurak heuren hizkuntzan eta erakutsi diegu nola ditugun rnaite, haiek bezain ondo, haien erdara guztiok ikasiz. luza gabe ikusiko dute hori eta erdaldunok ere maitatuko gaituzte; maitatuko dute hemengo euskara, maite badugu […]