Era zaharreko erranberri batzuk

Argi dago zertarik datorren euskaldunetan hain ugaria den lurperatzaile bokazioa: noizbat euskaldunon altxorra euskara dela esan zigun abertzaleren batek… erdaraz. Atzo, kultura apur bat izan banu, ez nintzen, seguruenik, euskalduna izanen; egun, berriz, arlotea ez izateko naiz euskalduna. Euskarari zor diogun legea ez bada, zer afari-lege mota ote da aberria? Euskalduna isilik dagoen erdalduna da. […]

Biluzteko gaitasuna

Jakarekin batera, erabaki irmoa jantzi nuen kalera atera aurretik: ez nion inori erdararik egingo hala eskatu ezean. Errealitatea egoskor oilartzen bazitzaidan ere, egia nuen alde; edo hobe esanda, Egia (Lutxo) eta Egia (auzoa). Txikikeria eman dezakeen arren, ez da erraza izaten luzaroan jasotako heziketa onaren lorratzetatik kanpo egitea bide. Eta hain zuzen ere, kale egina […]