Euskara sentitu eta sentiarazteaz

Gure belaunaldiak, neurri batean, arazo moduan jaso zuen euskara; aurreragokoek iraunarazi zuten frankismoan eta eman zioten hauspoa diktaduraren ondorengo urteetan: hezkuntzan, komunikabideetan, erakundeetan, kulturgintzan… Ez zuten lortu, ordea, erabilera behar beste iraultzerik eta guri zegokigun haiek finkatutako oinarrietatik abiatuta jauzi hori egitea. Transmititu zizkiguten ordura arte landutakoaren balioa zein euskaraz komunikatu eta bizitzearen ederra. Baina […]

Jaurlaritzaren hizkuntz politiken (d)efizientzia

Sarri askotan, iruditzen zait gure agintari txit egurgarriei berdin zaiela errealitateak zer jartzen dien begien aurrean. Izan ere, errealitatea ez du inork aukeratu hauteskundeetan, eta ondorioz, ez dauka erabakitzeko ahalmenik, ezta botere legegilerik ere. Ezagutza ebaluatzeko, azterketa beste biderik erabiltzen ez zen garaikoa naiz ni; ebaluazio jarraitua etengabeko azterketa-jarioarekin nahasten zen garai hartakoa (pentsatu nahi […]