Argi dago zertarik datorren euskaldunetan hain ugaria den lurperatzaile bokazioa: noizbat euskaldunon altxorra euskara dela esan zigun abertzaleren batek… erdaraz.
Atzo, kultura apur bat izan banu, ez nintzen, seguruenik, euskalduna izanen; egun, berriz, arlotea ez izateko naiz euskalduna.
Euskarari zor diogun legea ez bada, zer afari-lege mota ote da aberria?
Euskalduna isilik dagoen erdalduna da.
Euskara guztiok ulertu nahi dugun hizkuntza da, euskara nahi dugun guztiok ulertzen dugun hizkuntza da.
Euskara galdu duena lasai bizi liteke, erdaraz ez du entzun edo irakurri ahal izanen bere burua galdu duenik.
Euskara arrunt delikatua dugu: ez dauka irainik esan beharrik iraintzeko.
Ez daukat arazorik erdaldunekin, arazoak euskaldunekin dauzkat, neure hizkuntzan ulertzen ez ditudanekin.
Geuk egiten dugun euskarak egiten gaitu gu.
Gorde dezagun euskara, bai, agerian.
Gurasoek irakatsi nahi izan ez ziguten hizkuntza hau ikastea, gure leinua liberatzea da.
Isilik dagoen euskalduna erdalduna da.
Munduan inork ez dauka euskara baino hizkuntza perfektuagorik, baina edonork dauka mihia euskaldunak baino luzeago.
Txarra eta gaiztoa bereizten dakien hizkuntzak badu eskarmeturik.
Zorionez badugu oraino nahikoa eskolabako konpetenterik liburuetako euskarak ematen ez duena sortzeko.
Zulotik ateratzeko, lurperatzaileak ez baina lapurrak, piratak, filibusteroak behar lituzke euskarak: altxor bat omen da.