Independentzia aldarrikapena
Ezinezkoa zen Euskararen Parlamentu honetatik ez egitea erreferentzia azkenaldian albistegiak betetzen dituen beste Parlament(u) horri. Aho bete hortz, behin eta berriz ikusi izan dugu Kataluniako Gobernua eta herria aurre hartzen eta iskin egiten Espainiako erregimen (post)frankistaren irudimen faltari, urrats urriko politika dorpeari. Baina Katalunian garatutako politika-hizkuntzarekin batera, aipagarria da garatu duten hizkuntza-politika ere; eta zabalago, […]