Itzulpen ttipi bat?

Euskaldunon harreman sareak ez dira elebakarrak. Alegia, euskaldun batek harremanak ditu beste euskaldunekin, euskararik ez dakiten espainol edo frantses hiztunekin eta, gero eta gehiago, aurreko hiru hizkuntzetatik bakar bat ez dakitenekin. Harremana aurrez aurrekoa denean, hizkuntza batean edo beste batean mintzatuko dira, solaskidearen arabera. Eta harreman sarea Facebookera ekartzen denean? Facebookeko lagun zerrendan daudenean euskaldunak, […]

Nire herriko euskara taldea

Taldea da helburu bat izatea elkarrekin. Elkarrengana. Elkarrentzat. Taldea egitea da bileretarako puntuala izatea, hizketan goxo jakitea, entzutea eta isiltzea. Zailena igual hori: behar denean isiltzen jakitea. Taldean lan batzuk etxera eraman behar dira: kezka batzuk, testu batzuk, dei batzuk. Taldean jakin behar da helburuekin bat egiten: enpresaria bahituta egon eta lazo urdina edo berdea eramaten zuen […]

Neurrigintza

Hizkuntzen mapa osatzerakoan, gaur egun neurgailu jakin hauek gailentzen dira: erabileraren kale-neurketak eta hezkuntza-ereduen ehunekoak. Halakoek ikusgarri egiten dituzte hizkuntza-gertaera zenbait. Trazu horien berri izatea garrantzitsua da, jakina. Esku-hartzeak ere neurketei erantzuteko egin ohi dira (eremu jakin batean erabilera sustatzeko ekimenak, D ereduko matrikulek gora egiteko ekimenak…).  Neurgailuetariko bat aztertu dute Euskal Herrian Euskarazek eta […]

Ez gaituzte ezagutzen

erdaldunek ez gaituzte ezagutzen gure hizkuntzan, eta hizkuntza arrotzean haiek ezin gu egiaz ezagutu, eta ezagutzen ez dena, nola maite? guk ezagutzen ditugu heurak heuren hizkuntzan eta erakutsi diegu nola ditugun rnaite, haiek bezain ondo, haien erdara guztiok ikasiz. luza gabe ikusiko dute hori eta erdaldunok ere maitatuko gaituzte; maitatuko dute hemengo euskara, maite badugu […]

Independentzia aldarrikapena

Ezinezkoa zen Euskararen Parlamentu honetatik ez egitea erreferentzia azkenaldian albistegiak betetzen dituen beste Parlament(u) horri. Aho bete hortz, behin eta berriz ikusi izan dugu Kataluniako Gobernua eta herria aurre hartzen eta iskin egiten Espainiako erregimen (post)frankistaren irudimen faltari, urrats urriko politika dorpeari. Baina Katalunian garatutako politika-hizkuntzarekin batera, aipagarria da garatu duten hizkuntza-politika ere; eta zabalago, […]

Euskara sustatzeko politikan, EHU katebegi galdua

Ikasturtea hasi berritan, aro ezin hobea zabaltzen da datorren ikasturteko erronken inguruan patxadaz gogoeta egiteko, zurrunbiloak oharkabean harrapa ez gaitzan. EHUk badu esku artean erronka erraldoi bat, atzeraezina dena: euskara sustatzeko bere politika berrikustea. Abagune aproposa dugu hizkuntza-politikaren auziaz hausnarketa egiteko, besteak beste, plan eta estrategia berriak diseinatuko direlako laster: batetik, errektoretza-talde berriak hauteskunde-programan iragarri […]

TXILLARDEGI ZERGATIK EZ ZETORREN BAT…

Txillardegiren euskalduntasuna ez zen etnodiglosikoa, ez zen erakunde autonomikoetatik saldu nahi diguten elebitasun sozial orekatuaren mitoa, ez zen euskararen eta euskaldunon etorkizuna hiztun banakoaren esku uzten duen politika linguistiko oinarrigabea. Naziotasunean oinarritzen zuen Txillardegik euskararen normalizazio soziala: hots, euskarak bere nazio-lurraldea behar du, non hizkuntza nagusia izango den.  Arnasguneetan, gutxienez, aspalditik indarrean egon behar zuen […]

Euskaraz, euskararen kontra?

Euskal Herriko 20.000 gaztetik gora lubakietan zegoen duela ehun urte. Lehen Mundu Gerra zen, eta Ipar Euskal Herriko 50 urte arteko gizonezko guztiek gerra egin behar izan zuten Frantziako armadan. Garai hartan Lapurdiko, Zuberoko eta, bereziki, Nafarroa Behereko 7.000 etxetara heltzen zen euskarazko astekari bat, Eskualduna. Euskaltzaleak ziren aldizkari hura egiten zutenak, euskara maite zuten. […]

Euskara sentitu eta sentiarazteaz

Gure belaunaldiak, neurri batean, arazo moduan jaso zuen euskara; aurreragokoek iraunarazi zuten frankismoan eta eman zioten hauspoa diktaduraren ondorengo urteetan: hezkuntzan, komunikabideetan, erakundeetan, kulturgintzan… Ez zuten lortu, ordea, erabilera behar beste iraultzerik eta guri zegokigun haiek finkatutako oinarrietatik abiatuta jauzi hori egitea. Transmititu zizkiguten ordura arte landutakoaren balioa zein euskaraz komunikatu eta bizitzearen ederra. Baina […]