Azaroaren 23an hasiko da Euskaraldia eta ni kalera aterako naiz…
erdaldunek ez gaituzte ezagutzen gure hizkuntzan, eta hizkuntza arrotzean haiek ezin gu egiaz ezagutu, eta ezagutzen ez dena, nola maite? guk ezagutzen ditugu heurak heuren hizkuntzan eta erakutsi diegu nola ditugun rnaite, haiek bezain ondo, haien erdara guztiok ikasiz. luza gabe ikusiko dute hori eta erdaldunok ere maitatuko gaituzte; maitatuko dute hemengo euskara, maite badugu […]
Ez dakit inoiz tokatu zaizuen umeen ospakizunen batean gozo-eltzeren baten lekuko izatea. Gozo-eltzea da buztinezko edo kartoizko eltzea edo alanbrezko egitura bat paperez estalia; barruan, frutak, gozoak edo bestelakoak izaten ditu, eta soka batetik eskegita egoten da pertsona batek makila batekin apurtu eta apurtzean barrukoa jolaskideen artera erortzeko. Horixe dugu moda, orain, umeen ospakizunetan. Halakoren […]
Garai berriek erronka berriak ekarri dizkigute, eta ez dira gutxi gainditu beharreko diskriminazio, gutxieste eta zapalkuntza egoerak. Horiei aurre egiteko nahiarekin, eskoletan barra-barra ari dira sortzen elkarbizitza-behatokiak, bizikidetza-foroak, bizikidetza-planak… Eta bizikidetza erdiesteko sortu diren haize berri horiek aipu bat egin digute ezagun, ume batek paperezko hegazkintxoan idatzi eta gugana behin eta berriro jaurtiko balu bezala: […]