HizkuntzAma

Ama euskalduna nuen eta euskaraz egin zidan beti, aitak baino areago. Baina jadanik ez daukat amahizkuntzarik. Hizkuntzama bat daukat orain. Zama ez, Ama baizik, amak eman zidan hartarik deus guti daukana eta ene garunean ostatuz hartuak dauzkadan beste hizkuntzek inoiz emanen ez didaten lana, amorrua eta gozamena ematen didana. Amaren zilbor-hestea eten ez baina luzatu […]

Txipiok zertarako gauden

Tabakalera eraikinaren agoteon atetik hur. Donostia, 2016ko udaberria. Txipiek handitu egiten, omen. Eta handiek, zer egiten ote dute handiek? 1 Handiek txipitu egiten dute mundua: zenbat hizkuntza (txipi, ertain eta handi) ez ote dute isildu hizkuntza handiek? Ez liteke onartu, ez liteke idatzi, ez liteke pareta batean ipini hizkuntza handiek mundua txipitzen dutela, gezurra litzateke, […]