Ez gaituzte ezagutzen

erdaldunek ez gaituzte ezagutzen gure hizkuntzan, eta hizkuntza arrotzean haiek ezin gu egiaz ezagutu, eta ezagutzen ez dena, nola maite?
guk ezagutzen ditugu heurak heuren hizkuntzan eta erakutsi diegu nola ditugun rnaite, haiek bezain ondo,
haien erdara guztiok ikasiz.
luza gabe ikusiko dute hori
eta erdaldunok ere maitatuko gaituzte; maitatuko dute hemengo euskara, maite badugu guk geure hizkuntza.
eta ziur gaude, horiek ere,
gaur ez bada bihar,
erakutsiko digutela nola gaituzten maite gure euskara guk bezala ikasiz,
gure hizkuntza beren hizkuntza eginez eta gure herria beren herri, zinez.
ezagutzen ditugun bezala ezagutuko gaituzte
eta hizkuntza berak gaitu senidetuko guztiok.
elkarrekin bizi eta elkar ez ezagutzeak ez baitakar ezinikusia eta gorrotoa besterik;
eta, erne!,
gorrotoz duenean batak bestea menperatzenen, garailea izaten da-ta menperatuena; “erleak inor ausikitzen duenean,
bere burua ausikitzenago” duen bezala.
aldiz, maitasunaren bidez batak bestea garaitzen duenean,
bata nola bestea, biok irteten dira garaile!
 Joxan Artze

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Anti-Spam Quiz: