Gure oporrak

Saldu ditzagun Castron erositako bigarren etxebizitza guztiak. Saldu Logroñoko apartamentuak. Utzi diezaiogun hainbeste aldiz Benidorrera joateari koño kaleak elikatzera. Saldu ditzagun ondasun horiek denak Euskal Herria irabazteko.

Atharratzeko plazara atera eta euskara entzun dezagun. Gaur egun Jakan entzuten den bezala. Edo gure seme-alabek Bastidako umeekin jolastu dezaten frontoian. Euskara han ez dadin izan urte osoan salbuespen. Ezagutuko genuke elkar gehiago. Ulertuko gehiago. Maitatuko. Gurea dena berreskuratzen lagunduko genuke Itzaltzun. Lodosan nahi gaituzte.

Guk erabakitzen dugu non gastatu diruak, non eta norekin egin harremanak. Ez genuke Biriatu pasatu beharko Landetako bungalowetara joateko bakarrik. Ez pasa berri ditugun aste santu hauetan, ez datorren uda honetan ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude