Neurrigintza

Hizkuntzen mapa osatzerakoan, gaur egun neurgailu jakin hauek gailentzen dira: erabileraren kale-neurketak eta hezkuntza-ereduen ehunekoak. Halakoek ikusgarri egiten dituzte hizkuntza-gertaera zenbait. Trazu horien berri izatea garrantzitsua da, jakina. Esku-hartzeak ere neurketei erantzuteko egin ohi dira (eremu jakin batean erabilera sustatzeko ekimenak, D ereduko matrikulek gora egiteko ekimenak…).  Neurgailuetariko bat aztertu dute Euskal Herrian Euskarazek eta […]

Euskara sustatzeko politikan, EHU katebegi galdua

Ikasturtea hasi berritan, aro ezin hobea zabaltzen da datorren ikasturteko erronken inguruan patxadaz gogoeta egiteko, zurrunbiloak oharkabean harrapa ez gaitzan. EHUk badu esku artean erronka erraldoi bat, atzeraezina dena: euskara sustatzeko bere politika berrikustea. Abagune aproposa dugu hizkuntza-politikaren auziaz hausnarketa egiteko, besteak beste, plan eta estrategia berriak diseinatuko direlako laster: batetik, errektoretza-talde berriak hauteskunde-programan iragarri […]

Euskaraz, euskararen kontra?

Euskal Herriko 20.000 gaztetik gora lubakietan zegoen duela ehun urte. Lehen Mundu Gerra zen, eta Ipar Euskal Herriko 50 urte arteko gizonezko guztiek gerra egin behar izan zuten Frantziako armadan. Garai hartan Lapurdiko, Zuberoko eta, bereziki, Nafarroa Behereko 7.000 etxetara heltzen zen euskarazko astekari bat, Eskualduna. Euskaltzaleak ziren aldizkari hura egiten zutenak, euskara maite zuten. […]

Bezeroak desahalduntzeko manerak

Negozioaren itzal luzeak hartu du hezkuntza-sistema, behinik behin unibertsitate-esparruan. Merkatuaren lege horrek unibertsitate-eskaintza baldintzatu du, hala Graduen hautuan, nola ikasgaien diseinuan. Jakina da unibertsitate-eskaintza noren eskumena den; baina, nork ote eskaria irudikatzeko gaitasuna? hezkuntza-komunitateak? ikasleek? herritarrek?…  Eskariaren jatorria lausoa da gehienetan, ziur asko eskaintza nahierara egokitzeko. Antza denez, Graduen diseinuan enpresa-eskariei egin zaie kasu, eta […]