Euskara sustatzeko politikan, EHU katebegi galdua
Ikasturtea hasi berritan, aro ezin hobea zabaltzen da datorren ikasturteko erronken inguruan patxadaz gogoeta egiteko, zurrunbiloak oharkabean harrapa ez gaitzan. EHUk badu esku artean erronka erraldoi bat, atzeraezina dena: euskara sustatzeko bere politika berrikustea. Abagune aproposa dugu hizkuntza-politikaren auziaz hausnarketa egiteko, besteak beste, plan eta estrategia berriak diseinatuko direlako laster: batetik, errektoretza-talde berriak hauteskunde-programan iragarri […]