Euskara sentitu eta sentiarazteaz

Gure belaunaldiak, neurri batean, arazo moduan jaso zuen euskara; aurreragokoek iraunarazi zuten frankismoan eta eman zioten hauspoa diktaduraren ondorengo urteetan: hezkuntzan, komunikabideetan, erakundeetan, kulturgintzan… Ez zuten lortu, ordea, erabilera behar beste iraultzerik eta guri zegokigun haiek finkatutako oinarrietatik abiatuta jauzi hori egitea. Transmititu zizkiguten ordura arte landutakoaren balioa zein euskaraz komunikatu eta bizitzearen ederra. Baina […]

Hezur-mamizkoa haiz hi

1) Nora ote daramatzan oinak lurrarekin dantzan? Nola haurrek putzuetan, hik sartu ditun basatzan. Hik sartu ditun basatzan, oinak lurrarekin dantzan. 2) Belaunetan hots luzedun dardara egunez egun, bihotz taupadak bailiran bizi haizen seinale dun. Bizi haizen seinale dun, dardara egunez egun. 3) Sexuaren azalera ere plazara atera, hor dun hartu-emanetan trukatzen dunan plazera. Trukatzen […]