Nola atera armairutik 500.000 euskaldun?

Euskaraz eta erdaraz dakigunak 750.000 lagun omen gara. Horietatik 40.000 lagun dira prentsa, liburuak eta diskoak euskaraz maiztasunez kontsumitzen dituztenak . Badira beste 33.000 lagun euskarazko prentsa irakurtzen dutenak, eta urtean, euskaraz bi liburu irakurtzen dituztenak. Eta beste 116.000 herritar inguruk euskarazko prentsa irakurri ez, eta gutxienez euskarazko liburu bat irakurtzen dute. Hiru multzoak batuta ez […]

Nire herriko euskara taldea

Taldea da helburu bat izatea elkarrekin. Elkarrengana. Elkarrentzat. Taldea egitea da bileretarako puntuala izatea, hizketan goxo jakitea, entzutea eta isiltzea. Zailena igual hori: behar denean isiltzen jakitea. Taldean lan batzuk etxera eraman behar dira: kezka batzuk, testu batzuk, dei batzuk. Taldean jakin behar da helburuekin bat egiten: enpresaria bahituta egon eta lazo urdina edo berdea eramaten zuen […]

5a txerri gantxoarekin

Aurten ezagutu ditugu Zarauzko euskararen kale erabileraren datuak ere. Herritarren erdiak erabiltzen du kalean euskara. %50aren bueltan. Aurreko neurketek emandako emaitzetatik ez da desberdintasun handirik sumatu. Batzuk konforme dira erabilera mantentzea lortu dugulako. Emaitza beti izan daiteke okerragoa, bistan da. Beste batzuk ez daude hain gustura. Erabilera hobetu zitekeelako, ahaleginak eginagatik ez dugulako pausu bat aurrera […]

Gure oporrak

Saldu ditzagun Castron erositako bigarren etxebizitza guztiak. Saldu Logroñoko apartamentuak. Utzi diezaiogun hainbeste aldiz Benidorrera joateari koño kaleak elikatzera. Saldu ditzagun ondasun horiek denak Euskal Herria irabazteko. Atharratzeko plazara atera eta euskara entzun dezagun. Gaur egun Jakan entzuten den bezala. Edo gure seme-alabek Bastidako umeekin jolastu dezaten frontoian. Euskara han ez dadin izan urte osoan salbuespen. […]

Ez naiz nekatuko esaten

Demagun matematikako irakaslearekin batera grabatzen dudala bideo bat. Nik euskarako irakasle honek. Sexu langile batek zakila nola jaten didan erakutsiz. Matematikakoak atzetik ematen dion bitartean. Eta nahi gabe edo nahita zabaltzen dela bideoa herrian. Jakinda eta entzunda, sexu langileak irudirik ez hartzeko eskatzen digula. Didala.   Demagun hori gertatzen dela. Esaidazue zenbat klase ordu geratuko […]