Oraindik

-Hola chiquitín, ¿cuántos años tienes? -No te entiende, solo habla euskera. -Ama, zer esan diozu? -Oraindik hizkuntza bat bakarrik hitz egiten duzula. -Ah, todavía no sabe castellano. -Ama, zer esan du? -Berak ere oraindik hizkuntza bakarra dakiela.

Pertsona helburu

“Ama, zergatik dago beti Doraemon Etb3n? Clan eta “Disney Aintzane” ez ditut ulertzen, eta Doraemonekin aspertu egiten naiz. Denak ditut ikusita dagoeneko!” Amak ez daki zer erantzun. Herri honetako agintariek bultzatzen dute gure umeek telebista gaztelaniaz ikustea, etengabe euskarazko marrazki bizidunak errepikatuz eta inoiz baino eskaintza urriagoa eginez. “Lasai, pitxin, laster ulertuko dituzu gaztelaniazko beste […]

Ez gaituzte ezagutzen

erdaldunek ez gaituzte ezagutzen gure hizkuntzan, eta hizkuntza arrotzean haiek ezin gu egiaz ezagutu, eta ezagutzen ez dena, nola maite? guk ezagutzen ditugu heurak heuren hizkuntzan eta erakutsi diegu nola ditugun rnaite, haiek bezain ondo, haien erdara guztiok ikasiz. luza gabe ikusiko dute hori eta erdaldunok ere maitatuko gaituzte; maitatuko dute hemengo euskara, maite badugu […]

Ikastetxeetako Hizkuntza Proiektuen ajeak eta Hezkuntza Sailaren maiteminak

Badira urte batzuk hizkuntzaren didaktikako adituek proposatu zutela hizkuntzak uztartuta irakatsi behar direla. Alegia, ikasleak hizkuntza batean ikasten dituen hainbat elementu beste hizkuntzak ikasteko ere baliatzea da helburua (transferigarriak direlako hizkuntza batetik bestera); testu generoen egiturak, testu molde bakoitzaren helburuak, eta abar. Beraz, ez dauka zentzurik hizkuntza bakoitzean zerotik hastea beti, gainontzekoetan ikasitakoa aintzat hartu […]

Gozo-eltzeen mikaztasuna

Ez dakit inoiz tokatu zaizuen umeen ospakizunen batean gozo-eltzeren baten lekuko izatea. Gozo-eltzea da buztinezko edo kartoizko eltzea edo alanbrezko egitura bat paperez estalia; barruan, frutak, gozoak edo bestelakoak izaten ditu, eta soka batetik eskegita egoten da pertsona batek makila batekin apurtu eta  apurtzean barrukoa jolaskideen artera erortzeko. Horixe dugu moda, orain, umeen ospakizunetan. Halakoren […]

Bizikidetzaren bizio eta kidetzak

Garai berriek erronka berriak ekarri dizkigute, eta ez dira gutxi gainditu beharreko diskriminazio, gutxieste eta zapalkuntza egoerak. Horiei aurre egiteko nahiarekin, eskoletan barra-barra ari dira sortzen elkarbizitza-behatokiak, bizikidetza-foroak, bizikidetza-planak… Eta bizikidetza erdiesteko sortu diren haize berri horiek aipu bat egin digute ezagun, ume batek paperezko hegazkintxoan idatzi eta gugana behin eta berriro jaurtiko balu bezala: […]