Itzulpen ttipi bat?
Euskaldunon harreman sareak ez dira elebakarrak. Alegia, euskaldun batek harremanak ditu beste euskaldunekin, euskararik ez dakiten espainol edo frantses hiztunekin eta, gero eta gehiago, aurreko hiru hizkuntzetatik bakar bat ez dakitenekin. Harremana aurrez aurrekoa denean, hizkuntza batean edo beste batean mintzatuko dira, solaskidearen arabera. Eta harreman sarea Facebookera ekartzen denean? Facebookeko lagun zerrendan daudenean euskaldunak, […]