Hau dena aldatu nahi nuke?

I Irailaren 20an Euskaraldiaren bigarren edizioa aurkeztuko dute Iruñean, engaiatu-ospe duen liburu-denda eta kulturgune batean. Haren bultzatzaile ezagunenetako baten esanetan, “kultura kritikoa sustatzea” du helburu guneak, eta liburu-dendaz, tabernaz etajatetxeaz gain, argitaletxea ere badauka kultur proiektuak. Nazioartean puri-purian dauden pentsalarien eta ekintzaileen obrak ekarri ditu plazara, euskaraz, argitaletxe horrek (itzultzaileei ordainsari duina emanik, pentsatu nahi […]

Katalunia eta Aran: hizkuntzen auzia abenduaren 21eko hauteskundeetako hautagaitza independentisten egitarauetan

Espainiako Gobernuak Generalitateko presidentetza usurpatu, Parlamentua desegin eta, segituan, bozetara deituta, arrapaladan moldatu behar izan dituzte indar independentistek euren egitarauak. Hauteskundeetatik sortutako Parlamentuak berebiziko garrantzia duten auzien inguruan erabaki beharko duenez, itzalpean geratu dira beste gai batzuk, tartean hizkuntzena. Hala ere, hautagaitza batzuek estatu berria eraikitze-prozesuari ekiteko agindua berretsi nahi duten heinean, are garrantzitsuagoa da […]

Ohar batzuk Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Donostiako Protokoloaren printzipioei buruz

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Donostia 2016 Fundazioak sustaturik, nazioarteko gizarte zibileko sei erakunderen gidaritzapean taxututako Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztu zuten 2016ko abenduaren 17an. Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat erakunderen atxikimendua jaso du Protokoloak. 1996ko ekainaren 8an Bartzelonan onetsitako Hizkuntza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren segida da Protokoloa, eta Adierazpenean aldarrikatutako eskubideak egikaritzeko 185 neurri zehazten […]

Merkealdia euskalgintzan?

“Jada ez naute harritzen Eusko Jaurlaritzatik datozen proposamenek, azken urteotan idatzi bakoitzak aurrekoa gainditzen badu ere, fikzioaren eta baikortasun muturrekoaren lanketari dagokionez”, adierazi du JJ Agirre euskara-teknikariak. Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta Zer egin dezaket nik euskararen alde? izenburu pean Hakobak prestatu, eta Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten indar politiko guziek sinaturiko agiriari herri-mugimendu euskaltzalearen erakunde nagusiek […]

Gizon jakintsuak dio

Associar X amb un ‘retorn a la Natura’ és en tot cas girar-se d’esquena a la Història —i inhibir-se, irresponsablement, de les relacions entre la comunitat lingüística pròpia i la resta és resignar-se dòcilment a una posició marginal i subalterna. Lluís V. Aracil, Dir la realitat (1983) Aitzin-solasa Ganbera hau sortzearen oinarrian kezka bat dago: […]